Martxoaren 22ko euskararen aldeko manifestazioaren aurretik, euskalgintzako hainbat eragile elkarrizketatuko ditugu iratian. Euskalduntze eta alfabetatze sektoreko IKA eta AEKko kideak hartu ditugu gurean gaur. Joxerra Olano eta Helios del Santo. Iruñeko zinegotzien solasaldia izan dugu gaur Metropoli Forala saioan. Gure artean izan dira Aitor Lakasta, Eva Aranguren, Aritz Romeo eta Edurne Egino. Errealitatearen Interpretazio Zentrua zabaldu digu Gorka Bereziartua kazetariak. Osasunak Levanten jokatuko duen partiduaz mintzatu zaigu Aritz Ibañez kazetaria. Asteburuko estreinaldien berri eman digu Aitor Abaroa kritikoak.