Iruñerrian Gaur 2014-02-27

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 27a

Parlamentuko ikerketa batzordeak bihar emanen ditu ondorioak, eta bitartean, alderdi sozialistak zer eginen duen argitu gabe jarraitzen du. Roberto Jimenezek esan du "zuhur" jokatzeko unea dela, eta ondorioak ezagutu arte itxaron behar dela. El Mundo egunkariak dio PSOEk baztertu duela zentsura mozioaren aukera. Ibai Fernandez eta Joxerra Senar kazetariek duela bi aste baino aukera gutxiago ikusten dituzte orain. Bitartean, aldaketa sozial eta politikoa aldarrikatzeko ekimenak sortzen ari dira: Aldaketaren Plaza, batetik, Duintasunaren Martxa, bestetik. Larunbatean abiatuko da Iruñetik; 30 eragile sozial, sindikal eta politikoren babesa jaso du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!