Metropoli Forala 2014-02-27

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 27a

Ikerketa Batzordearen emaitzak zein izan daitezke?

PSNk aurrera edo atzera eginen ote du?

Besteak beste, Horri buruz mintzatu gara, Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez kazetariekin.

Galdera gehiago argitzen ere saiatu gara. Hautsitako zubiak nola eraikitzen dira? Miel Anjel Elustondo, Zaldi Ero idazlea horri buruz aritu zaigu. Mikel Baztan ekologistaren eskutik Iruñerrira jo dugu. Taxoareko basoa hobe ezagutzeko aukera izan dugu bere eskutik. Landarek denda berria zabaldu du Arrotxapean. David Garnatxok xehetasun guztiak eman dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!