Fermin Erbiti: Irautea helburu bakarra denean

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 27a

Iruditzen zait, honez gero, politikari eta kazetariek urrunago ikusten dituztela foru parlamenturako hauteskundeak. Hordagoa bota zuena “missing” egon da azken egunotan, kazetariengandik ihesi, ataka honetatik nola atera hausnartuz, seguru asko.

Eta hori da politikaren arazo nagusienetakoa: gehiegi direla politikan, agintaritzan edo oposizioan, nola edo hala, bizirik segitu nahi dutenak. Barcina presidenteari ere erresistentzia-ahalmen handia aitortzen diote guztiek, baita aurkari sutsuenek ere.

Eta hala da, azken urteotan maiz erakutsi du ataka askotatik ateratzeko gaitasuna daukala. Kontua da arazo hain larriak dituen gizarteak bestelako politikariak behar dituela. Izan ere, irautea, bizirik segitzea helburu bakar duenak nekez erantzunen dizkie gizartearen erronkei, gobernutik edo oposiziotik.

Agian, hori da Nafarroako politikaren arazo nagusia. Eta beti bezala, biztanleria da galtzailea. Agonia zenbat eta gehiago luzatu, orduan eta garestiago ordainduko dugu etorkizunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!