Saioa Alkaiza: Bagoaz, Bardoen bigarren fasera

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 27a

16 talde. 110 parte-hartzaile. 60 bertsolari. 23 saio. Bardoetaz ari naiz. Nafarroako Taldekako Bertso Ekimenaz.

Ez txapelketaz, ez. Denon artean eta autogestioaren bitartez egindako ekimenari buruz baizik.

Orain, dela hilabete exkax bat hasi ginen, eta geroztik eman du ditu bere fruituak. Asteburu balarrean bost saio izan dira batzuetan.Saio bakoitzean 60 pertsona,edo 100. Besteetan 20. Kontua ez da zenbat.

Gakoa da bertsolaritza beste era batean bizitzeko urratsak eman ditugula. Lehiatik aldenduta eta gozamena izanda helburu bakarra.

Orain, bigarren faseari ekinen diogu.

Sei talde gaude nork bere onena eman nahia. Antzerki bidezko agurra eskaini asmoz. Inoizbaino punkyago kantatzeko ideiarekin. Inoiz baino guago. Sekula baino gutarragoa baita bertsoa.

Beraz, adi egon zaitez entzule. Datorren astean ekinen diogu Bardoen bigarren faseari. Eta hortxe ikusiko dugu elkar: euskalgintzaren plaza txikietan, gozatzen.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!