Lainoa uxatzen duten abestiak

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 26a

"Poemas antiniebla"  izeneko diskoa aurkeztu berri du Javi Martin kantautore iruindarrak. Laino trinkoan murgildurik bizi arren itxaropenerako ate bat beti dagoela zabalik dio musukari honek bere abestien bidez. 10 kantu bildu ditu bere bigarren disko  honetan. Gainera elkartasun helburua duen lana dela ere azpimarratu behar da, salmentatik lortutako diru guztia Intermon-Oxfam GKErako izanen baita.

Euskalerria Irratian izan dugu Javi Martin eta gurean bi kantu eder egin ditu euskaraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!