Iruñerrian Gaur 2014-02-26

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 26a

Parlamentuko ikerketa batzordean ez da agerraldi gehiagorik izanen, ostiralerako aurkeztuko dituzte ondorioak batzordeko kideek. Juan Jose Lizarbek esan du ondorio politiko "garrantzitsuak" espero dituela, erantzukizun politikoak eskatzeko motiboak badaudelako. Ez du argitu, ordea, zentsura mozioa aurkeztuko duten ala ez. Oposizioko gainontzeko taldeak baikor agertu dira, eta uste dute PSNk eutsiko diola egina duen apustuari. Nafarroako Gobernuak dio Goikoetxea indartuta atera dela, argi gelditu dela ez dagoela ez ilegaltasunik ez ustelkeriarik. Osasun etxeetan elkarretaratzeak egin dituzte itxaron zerrendak areagotzen ari direla salatzeko. Iritziaren Plazan, gaur: Alberto Barandiaran

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!