Josi Basterretxea: Polizia, belauniko

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 26a

Gaur ere Ukrainara begira jarri naiz; handik dator atentzioa eman didan argazkia. Oholtza batean, belauniko daude polizia omen diren lagun batzuk. Poliziak, belauniko.

Ez dira maiz ikusten horrela poliziak, elizatik kanpo. Eta hala daude: elizatik kanpo, plaza baten erdian, oholtza gainean, denen bistan. Argazki-oinak dioenez, barkamena eskatzen diote herriari, Ukrainiako herriari, azken asteotako sarraskiak direla eta, herritarren aurka erabili duten errepresioa dela eta.

Hori guztia egia izatera, Paradisua Ukrainan zela pentsatzen hasteko moduan geundeke… Atentzioa ematen duten argazki asko datoz aspaldion Ukrainatik, baina urria da informazioa: benetakoa urri dator.

Batzuetan ematen du Ukrainan Yanukovitx-ekin egin nahi dutela behinola Errumanian Ceaucescu-rekin egin zuten berbera. Auskalo.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!