- Susan Sontag idazle estatubatuarrak boteretsuak izan zituen beti aurka. Kritikoa, askea, irekia, desberdina... Argi zeukan irudien kulturan bizi garela eta hori askotan guretzako kaltegarria izan daitekeela, horregatik hitza eta pentsamenduaren aldarrikapena egiten zuen sutsuki: "Ez dago mila hitzek baino gehiago balio duenik irudirik " zioen. Hau bezalako esaldi sakon eta mamitsuak bildu eta euskaratu ditu guretzat Josetxo Azkonak, Epiktetoren kutxa izeneko saioan.
- Mugak maite ditut, inspirazio ekarleak direlako.
- Artea sedukzioa da, ez da bahitura. Eta literatura askatasuna da.
- Erantzun pizgarri bakarrak: galderak desegiten dituztenak.
- Irudi gutxi dira, zinez, mila hitzek baino gehiago balio dutenak.
- Arraza zuria gizakien historiaren minbizia da. Arraza zuriak -haren ideologiak
eta asmakizunak- galarazi ditu tokian tokiko zibilizazio autonomoak, hondatu
du planetako oreka ekologikoa eta orain bizitzaren beraren existentzia kinka
larrian jarria du.
- Adineko emakumearen gorputza -gizon zaharraren gorputzarekin gertatu ez
bezala- ez erakustekotzat eta ez eskaintzekotzat hartzen da, ez eta begi-
bistan agerian jartzekotzat ere.
- Zentzutasuna gezur bat da, babesa ematen duen gezurra.
- Maitatzea mingarria da. Maitatzea da zuk zeure gorputza emanen bazenu
bezala, larruazala ken diezazuten, dakizularik zure maitalea bat-batean joan
daitekeela zure larruazala berarenari itsatsia daramala.
- Daukaguna erabiltzen jakitean datza, guk behar duguna.
- Zahartzeko beldurra sortzen zaigu, norberak bizi nahi lukeen, baina bizi ezin
duen bizitza mota hori aitortzetik. Zahartzeko beldurra oraina gaizki
darabilgulako sentsazioa bertzerik ez da.
- Begirada modernoak zatiei baizik ez die so egiten.
- Argazkigintza, deus baino lehen, begiratzeko modu bat da. Argazkigintza,
baina, ez da begirada bera.
- Susmoa dut literaturak ene errukitzeko gaitasuna gaituago egin didala.
- Idazten hasi nintzen, zer irakurri nahi nuen pentsatuz. Premisa
horri eusten badiozu zintzoa izanen zara, nahitaez.
- Ez dakit zer den intelektuala izatea, kontzeptu hori ez baitzait
interesatzen. Idazleak egia erran behar du. Orokortzeak, berriz, ez
ditut gogoko.
- Gizarte kapitalistak irudietan oinarritzen den kultura behar du
bultzatu. Entretenimendu franko behar du eskaini: batetik,
erosketak
areagotu ditzagun, eta bertzetik, klase, arraza eta sexu kontura
suertatzen diren zauriak anestesiatzeko.
- Adimena, benetan, gustu kontu bat da: ideientzako gustua.
- Argazki-kamerak pertsona bati bertze pertsonen errealitate inguruko turista
bihurrarazten dio, eta, azkenean, kamerak turista bihurtzen du pertsona.
- Asperdurak gidatu, zuzendu eta kontrolatzen du gizaki sortzailearen bizitza.
Asperdura saihestea da, hain justu, gure eginkizun nagusietako bat.
- Emakume eder bat izatea ez da gauza txarra; gauza txarra da, ordea,
emakume eder bat nahitaez izan beharra. .
- Depresioa malenkonia da, baina malenkoniaren xarmarik gabea.
- Bizitza pelikula bat da. Heriotza argazki bat.
- Estatu Batuetako argazkilaria ez da soilik iragana grabatzen duena, baizik eta
baita iragan-sortzailea ere.
- Zer da ederrena gizon maskulino batengan?... Zerbait femenino?
Zer da ederrena emakume femenino batengan?... Zerbait maskulino?