Inma Errea: Freskatzea helburu

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 25a

Hauteskundeak behar ditugu Nafarroan. Ahalik eta lasterren. Haien emaitzei buruz gehiegi kezkatu gabe: unean unekoak, eta gero gerokoak.

Hauteskundeak behar ditugu freskatzeko. Nafarroako giro politikoa eta soziala freskatzeko, aireberritzeko, horren beharra inoiz baino handiagoa baita. Eta datuak freskatzeko, egunean jartzeko, jakiteko zerbait aldatu denetz azken hiru urtean. Eta daukaguna merezi dugun edo ez egiaztatzeko.

Hauteskundeak dira une honetan Nafarroan dugun irtenbide demokratikoena eta freskagarriena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!