Nekane Perez: Panderetazko demokrazia honetan

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 24a

Aitortu beharra dut: Bai, nahasia nabil, oso, ez dakit nire barrenean zer gailentzen den, poza ala lotsa.

Alde batetik buruan ditut azkeneko irudiak dantzan, milaka pertsona geunden Iruñeko kaletik hauteskundeak eskatzen eta pozez gainezka bueltatu nintzen etxera (probestuko dut momentua aholkatzeko udaltzainei abako bat eros dezaten, ala 8000 akaso). Hala ere balizko zentsura mozio honekin kezka handia dut ez ote den berriro izanen sozialisten beste trikimailuren bat, enegarrena.  Tira, kezkarako egun gutxi ditugu aurretik eta larunbateko jendetzak berriro ilusioa piztu zidan.

Bestetik, dakizuenez, gure herri honetan zaila da ilusioa mantentzea eta etxera heldu orduko Auzitegi Nazionalak erabat zapuztua zuen. Barne ministroaren gutxiespen hitzak gutxi balira egoera sinestezina bihurtu du Auzitegi Nazionalak egiaztatzaileak deklaratzera deituz. Hori lotsa!!! Hau panderetazko demokrazia honetan bakarrik gerta daiteke.

Twiterren atzo ikusitakoarekin bat nator, gustuko izanen nuke egiaztatzaileen hitzak Auzitegian 579 aldiz holako zehazgabekeriak izatea: “ ez dakit”, “ez naiz oroitzen”... Azken boladan norbait ezagunak halakoak ederki bota baititu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!