Mikel Irizar: Autoerretratua

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 24a

Gaurko argazkia autoerretratua da, esan nahi baita argazkilaria bera dagoela argazkian, hau da, ni neu. Izan ere, larunbatean utzi nion TOKIKOM bateragunearen presidente izateari, erabat hustuta bi urte oso beteak igaro ondoren. Hazi batzuk erein ditugu denbora honetan eta emaitzak luze gabe bistaratuko dira, han eta hemen, baita Nafarroan ere, baita Iruñerrian. Urko Aristi kazetari nafarrak hartu du ereindakoa ongarritzeko eta ureztatzeko lana. Eta bikain egingo du hori, badakit.

Apirilaren hasieran utziko dut beste presidentzia, Euskaltzaleen Topagunearena, hemen ere eman nezakeen guztia emanda. Eta une horretan berreskuratuko dut nire ahots propioa, ordezkari izan bitartean talde ahotsaren pean gorde dudana, ordezkatuei zor. Beraz, apiriletik aurrera libreago, zuen baimenarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!