Izaki gardenak taldea arituko da gaur 22.30etatik aurrera Euskaldunon Biltokin "Akustik" zikloaren barruan. Jon Basagurenen proiektua da orain dela urte eta erdi sortutako talde hau. Akatu taldearen estilo gogorretik aldenduta, lan berri honetan pop-rock abestiak eskaintzen dizkigute country ukituarekin. "Amaieratik hasi" diskoaren kantuak eskainiko dituzte gaur gauen Euskaldunon Biltokin. Hara joan aurretik gurean izan dira Eneko (baxua) eta Iker (bateria).