Metropoli Forala 2014-02-21

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 21a

Iruñerriko zinegotzien solasaldira, Ioseba Orduña, Eguesko alkate-ordea, Raul Maiza, Berriozarko alkate-ordea eta Ioseba Markos, Burlatako hautetsia etorri zaizkigu Irrintzi Dorrera.

Iñauterien aurreko giroa nagusituko da gure metropolian asteburu honetan. Sonia Mendez, Alde Zaharreko Jai Batzordeko kideak Iruñeko kauteroen festaren berri eman digu. Kontuz! Elkarteak, biharko, manifestazioa deitu du. Patxi Urrutiarekin horri buruz hitz egin dugu. Asteburu honetarako zine estreinaldiez aritu gara Aitor Abaroa kritikoarekin. Aritz Ibañezek Sadarren, igandean, Osasuna eta Madrilgo Atletikoren artean jokatuko den partiduari buruzko azken ordukoa helarazi digu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!