Gontzal Agote zine kritikariak, "Cuando todo está perdido" filmeaz hitzegin digu. Jose Luis Aizpuru Euskal irratietan aritzen da, mugaz bestaldeko berri eman digu kazetariak. Ane Ablanedo irakaskuntzaz aritu zaigu. Bukatzeko, Adaxka negutegian aritzen den Xatur Larralde elkarrizketatu dugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!