Eusko Ikaskuntzaren eredu eta egitura berria aurkezteko elkarrizketa Iñaki Dorronsororekinrekin.

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 20a

1918tik honaino egindako lanari jarraipena eman nahi dio EUSKO IKASKUNTZAk.

Berezkoa duen  izaerari eta  nortasunari eutsiz,  egungo baldintzatzaile ekonomiko eta kulturalek beharturik  garai berrietara  egokituz, eta  hortik eskaintza propioa eratuz, beste inorena ez bezalakoa.

Unibertsitateek eta   beste erakundeek   egiterik ez dutena identifikatu eta   jakintzaren arlo anitzen arteko  kokalekua  aurkitzea du zereginetako bat.

Orain artekoa baino egitura txikiagoarekin, diru baliagaiak laurdenera murrizturik, eta honen ondorioz  egitura ttipitzeak ekarri duen lanpostuen galera garratzari aurre eginez, Iñaki Dorronsorok, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak erakunde honen aldi berri honetako nondik norakoak agertu dizkigu Iruñeko Euskalerria Irratian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!