"UPNren hegemonia amaitu da". Hala esan du Metropoli Forala saioan Carlos Vilches soziologoak. ELAk Gorenean salatu ditu Yolanda Barcina eta Lourdes Goikoetxea; gaur eguedian "diru xahuketa" salatzeko elkarretaratzea egin du Reino Arena pabilioiaren parean. Irakaskuntzan, D ereduaren aldeko mezua NIZEk eta NIEk aurrematrikulazioa hasi den egunean. Etxe kaleratzeen gaiari ere heldu diogu Koldo Azkune plataformako kidearen laguntzarekin. Eta Iritziaren Plazan gaur: Jon Abril.