ELAk Lourdes Goikoetxearen eta Yolanda Barcinaren aurkako salaketa aurkeztu du Gorenean, erantzukizun penalik leporatzen ahal dakiekeen argitze aldera. Sindikatu horretako Nafarroako arduradun Mitxel Lakuntzakeman dizkigu azalpenak.
Nafarroan aldaketa al dator? Gizartea aldatzen ari al da? Aldaketa politikoa gertatuko al da? Galdera horiek guztiak egin dizkiogu Karlos Vilches soziologoari. Maite Inda, Kontseiluko kideak Iruñeko auzoetako haur eskoletan euskarazko eskaintza eta eskaera zenbaiterainokoa den argitu digu. Ceutan hil diren etorkinez eta inmigrazioaz mintzatu gara Maria Zulaika gizarte eragilearekin, Ion Orzaiz nazioarteko kazetariarekin eta SOS Arrazakeria elkarteko ordezkari Agustin Unzurrunzagarekin. Joxerra Aizpuru teknologia adituak interneteko sarean segurtasunaz hitz egin digu.