Adierazgarria da egoera: erreinu zaharreko alderdi guztiak Madrila begira.
Jakina denez, nafar sozialistek ez dute ahalmenik Nafarroari dagozkion erabaki nagusiak hartzeko. Sozialistek bezain ongi daki hori Barcinak. Horregatik deitzen dio Rubalcabari. Madrilen telefonoa hartzen ez diotenez, idazkia bidali dio, Ogasunean eginikoak bedeinkapen guztiak dituela azpimarratzeko. Horri duintasuna esaten zaio, eskubide historikoen defentsa.
Gaur El Paisek hitz egin du. Editorial bat eta Patxo Unzuetaren artikulua, bietan gauza bera esateko: Bildurekin ezin da traturik egin.
Itxura guztien arabera, maiatzaren 25ean Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak eginen dira. Eta emaitzak ezagututa, denok Madrila begira hasiko gara berriro ere, batez ere ustezko nabarristak, oraingoan ere Rubalcabak salbatuko dituelakoan…