Saioa Alkaiza: Berdin du zer egiten dugun

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 20a

Gutun bat = urtebeteko espetxe zigorra.

Eskutitz bat = terrorismoaren apologia.

Adierazpen askatasuna = ETAren goraipemena

Espainiako estatuaren formula matematiko makabroa.

Berri baten inguruan ari naiz. Bost gazteri urte bete banako kondena ezarri diete, terrorismoa goratzea leporatuta. Zer egin zuten egiatan? Karta bat bidali zuten, eskuizkribu bat, gutun bat,ohar bat adierazpen bat.

Berria eta Gara egunkariek argitaratu zutena.

“25 urte igaro eta gero maite zaitugu” deitzen zen gutuna. Idazkian, Euskal Herriaren eraikuntzaren alde bizia eman dituztenak gogoratzen zituzten.

Eta kontua ez da idatzitakoarekin bat egiten dugun, edo ez. Asuntoa ez da ideario konpartizen dugun, edo ez. Gakoa ez da idatzitakoa egia iruditzen zaigun, edo ez.

Hemen problema planteamendua bera egitea zentsuratuta egotea da. Delitu izatea ekuazioa paperean jartzea ere.

Beraz, berdin du zein den borrokaren formula. Gehiago edo gutxiago gustatzen zaigun. Kenketa edo gehiketa bat den inguruarentzat. Ez du inporta zatitzen ari garen ekuazioaren ekuazioaren bidez. Berdin du emaitza beti delako berdina.

Zerbait planteatze hutsa delitu bada, emaitza infinituki errepresiboa delako. Infinito. Bukaerarik gabekoa.

Ni beti egonen naiz adierazpen askatasunaren alde, edozein kartaren alde, edozein iritzien alde, ergo terrorista izan naiteke batzuen begietara.

Terrorista izateko ekuazioa hiruko erregela baino errazagoa delako.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!