Nafarroako krisi politiko eta instituzionalean albiste Iruñerrian gaur: ELA sindikatuak salaketa jarri duela Gorenean Yolanda Barcina eta Lourdes Goicoechearen aurka. Barcinak sozialisten aurka jo du: "Roberto Jimenez kaosa eragiten ari da presidente izan nahi duelako". Dio Barcinak maiatzean hauteskundeak izateko %99ko probabilitatea dagoela. AEK eta IKAk protesta egin dute Gobernuaren parean "zor" dien dirua exijitzeko. Iruñeko Alde Zaharrean kauteroak asteburuan eta inauteriak hurrengoan. Gaur arratsaldean: Karrisolasa, Punto de Vista Nazioarteko Mintegia, txistu kontzertua Kontserbatorioan, "Lo distinto enriquece" ikuskizuna Gaiarren, eta Jardunaldi Antipunitibistak Katakraken. Iritziaren Plazan, Floren Aoiz.