"Alde Zaharra ikaragarria delako", auzoa protagonista inauterietan

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 19a

Alde Zaharreko Iruñeko aurkezpena (Haritz Pascual)

Alde Zaharreko jai batzordeak inauteriak aurkeztu ditu. Es un barrio de traka. Gaia, auzoa bera. Asteburuan izanen dira inauteriak.

Auzoaren aniztasuna, kolorea, jendea … protagonista izanen dira inauterietan. Auzoa bera ikaragarria dela esan dute batzordeko kideek eta hori bera nabarmenduko dela iragarri dute. Kalejira, bazkaria eta auzoan barna festa giroa gailenduko da. Hala esan dute Alde Zaharreko Jai Batzordeko kideek.

Inauterietan protagonista auzoa bera, alde zaharra, eta baita Mari Trapu ere, inauterietako pertsonaia baita. Mozorroa zein izan daitekeen? Aukera anitz eta modu asko dagoela diote antolatzaileek.

Antzerkia aurkezpen gisa

Inauterien aurkezpenean aldarrikapenak ez dira faltan izan. Antzeztu ere egin dute. Ignacio Polo eta Simon Santamaria mozorratu dituzte. Polo, limoizko izozkia izan da, Santamaria, Don Simon ardoaren irudia. Irudikatu dutena, oztopoak baino ez dizkietela jartzen ezein festa antolatu nahi dutenean, baina, beste behin, festa giroa gailenduko dela alde zaharrean, datozen bi asteburuetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!