Floren Aoiz: Instituzionalistek instituzioei su eman diete!

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 19a

Berotu da, gogotik berotu ere, nafar agertoki politikoa. Oraingoan ere, ustelkeria, hau da ondare eta baliabide publikoen erabilpen pribatua dago auziaren erdian. Bagenekien, baina agerian gelditu da -berriz ere- batzuendako instituzioak negozioak egiteko tresnak direla, bestelako aldarrikapenak egiten badituzte ere.

Bitxia da, beren burua instituzionalistatzat hartzen dutenak instituzioak ari dira zikintzen, jendeak haiekiko gero eta konfidantza guttiago duelarik. Hainbeste kritikatu instituzioen aurreko jarrera kritikoa genuenak eta, finean, haiek dinamitatu dituzte. Haiek eman diote su beren Navarra foral eta españolari!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!