Metropoli Forala 2014-02-19

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 19a

Solasaldi politikoaren tartean, Aitziber Sarasola, Manu Aierdi eta Xabi Lasa parlamentariak izan dira gure artean. Mintzagai nagusi: ikerketa batzordea. Arga errekaren pasealekuaren argiak eta ilunak aztertu ditugu Uxua Domblas urbanistarekin. Saioaren azken partean, Irrintzi Mendi Aterpea zabaldu digu Felipe Uriartek mendizaleak. Patxi Urrutia amaiurtarraren eskutik Baztango mendiak hobe ezagutzeko aukera izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!