Tik-tak tik-tak tik-tak. Bi egun falta dira. 48 ordu. Ortziralean hasten ahal da erregimenaren erorikoa, Barcinaren desagerpen politikoa, UPNk gobernua galdu zuenekoa. Tira, ez gaitezen hain solemneak jarri. Guk ere badakigu Lampedusarena, batzuetan dena aldatu behar baita deus alda ez dadin. Honezkero, ordea, zerbait gerta dadila baizik ez dugu nahi. Aire fresko pixka bat, gauzak nekez izanen direlakoan makurragoak. Hori jakinik, gauza bat baizik ez dugu desiratzen: Idoia Nievesek kartera ederki horniturik eraman dezala etzi Nafarroako Parlamentura. Etzaidazuela erran ez dela liluragarria erlojuari begiratzea eta ikustea bi egun baizik ez direla falta. 48 ordu. Tik-tak. Tik-tak. Tik-tak.