Dantzaren inguruan mihiak dantzan Karrisolasan.

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 18a

Asteazkenean, otsailaren 19an Karrisolasa, Karrikiriren dendan, arratsaldeko 19.00etan. Oraingo honetan "Dantza Iruñerrian" izanen da gai nagusia. Juan Carlos Ornat, Nafarroako Dantzarien Biltzarreko lehendakariak hainbat gai, galdera eta erronka jarriko ditu mahai gainean, solasaldia abiarazteko. Gaur Euskalerria Irratian izan da eta esan digu Franco hil ondoren hamaika dantza talde sortu zirela han-hemenka euskal nortasunaren aldarrikapen gisa. Gerora murriztu egin da taldeen kopurua baina ezin dela esan zaletasuna krisian dagoenik. Dantzazale asko ari dira ikasten eta dantzaten Karrikadantza bezalako ekimen arrakastatsuetan. Afizio gutxiago, hori bai, gazteen artean, oro har. Gai hauetaz mintzatuko dira, besteak beste Karrisolasaren saio honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!