Idoia Nieves izanen da aurrena Ikerketa Batzordean azalpenak ematen: ostiral goizean joanen da. Lourdes Goicoechea astelehen arratsaldean, eta Yolanda Barcina astearte goizean. Ikerketa Batzordeak aurreneko bilkura egin du gaur, eta han Juan Jose Lizarbe aukeratu dute batzorde buru izateko, UPN ez beste talde guztien botoekin. Bihar eguerdian batzartuko dira berriz batzorde horretako hamahiru kideak. Iritziaren Plazan, gaur: Maria Solana