Maria Solana: Neguko suan kiskalia

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 18a

Inauteriak ari gara ospatzen Euskal Herriko txoko anitzetan jada. Erritual luzea da neguko solstizioa eta udaberriko ekinokzioa lotzen dituena. Neguarekin etortzen diren indar eta espiritu gaiztoak eta ezkorrak izutu behar dira, udaberriarekin etorriko diren indar baikorrei segida zabala eman ahal izateko.

Neguko sua piztua dago nafar politikan ere. Su handia aurtengoa, izan ere, indar eta espiritu gaizto ugari baitago oraingoan kiskaltzeko. Inauteri garaia da. Nafar jendartea bere udaberria bizitzeko prest dagoen honetan, nafar politika bere udaberria bizitzeko prest ote dagoen frogatzeko dago, indar baikorrei segida zabala emango ote zaien erabat argitu gabe dagoen une honetan.

Ospakizun garaia da inauteria, mamu guztiak usatzeko garaia. Neguko suan kiskalita. Halaxe behar du akitu egungo Gobernua, UPNren sare klientelista eta botere estruktura osoa. Barcinaren eta, oro bat, UPNren gobernuaren jantzi loreduna eta txano zintaduna behingoz kiskaltzeko garaia da.

Ziklo bat bukatuko da besteari hasiera emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!