Groucho Marx: “Honako hauek dira nire printzipioak. Zure gustukoak ez badira, baditut beste batzuk”

Euskalerria Irratia 2014ko ots. 17a, 18:32

Groucho Marx edo Julius Henry Marx (New York, 1890eko urriaren 2a – Los Angeles, Kalifornia, 1977ko abuztuaren 19a) umorista, aktore, irratilari, abeslari eta telebistako aurkezle  ezaguna izan zen. Familia judutarra zuen, aita frantziarra, ama alemandarra. Chico, Harpo, Gummo eta Zeppo anaiekin batera hainbat pelikula ospetsu egin zuten 1921etik 1957 arte.

* Biziki gozatu dut antzerki obra honekin, batez ere atsedenaldian.

* Bizitzan dirua baino garrantzitsuagoak diren gauza asko daude. Baina, hain dira garestiak!

* Duela urte mordoa, emazteki batekin bizi izan nintzen bi urtez, harik eta bere gustuak eta nireak berdinak zirela konturatu nintzen arte: biok genituen neskak gustuko.

* Ezkontza erakunde handia da. Erakunde batean bizitzea gustatzen bazaizu, noski.

* Aizu, zu ez al zara Smith andereñoa, zera, Smith bankuko gizon aberatsaren alaba?.. Ezetz?... Barkatu bada, une batez zutaz maiteminduta nengoela uste nuen.

* Ez dut sekula aurpegi bat ahazten. Baina zure kasuan, salbuespen bat egingo dut atsegin handiz!

* Ez pentsatu gaizki nitaz, emakume. Zureganako interesa, sexuala baizik ez da.

* Ezerezetik hasita, miseriaren maila gorenera iritsia da gizakia.

* Ezkontza da dibortzioaren eragile nagusia.

* Gela zerbitzua?... Ekarri gela handiago bat, mesedez.

* Ezeren kontura barre ez egitea ergelena da, denaren kontura barre egitea inozoena.

* Gero arte, laztana... Arraioa! Afariaren kontua oso garestia da! Eskandalu bat da! Nik, zu izatera, ez nuke ordainduko.

* Gizon bat zintzoa den jakiteko, era bakar bat baizik ez dago: berari galdetzea. Baietz erantzuten badu, badakigu ustela dela.

* Goiz batean jaiki eta pijamaz jantzita zegoen elefante bat akabatu nuen. Ez dakit nola jantzi zezakeen elefante hark nire pijama.

* Honako hauek dira nire printzipioak. Zure gustukoak ez badira, baditut beste batzuk.

* Aizu, hurrengo batean elkar ikusten dugunean, gogorarazi, nik zuri, kasurik ez egiteko.

* Inoiz ez inoiz, ez nintzateke onartuko nindukeen klub bateko kide izango.

* Inteligentzia militarra, kontraesana dakarten bi termino dira.

* Nirekin ezkondu nahi duzu?... Aberatsa al zara?... Erantzun lehenengo, bigarren galderari.

* Bai ulertzen dudala, bai noski… Bost urteko haur batek ere ulertuko luke. Ekarri bost urteko haur bat!

* Ohatzeko bikote bitxiak sortzen dituena ez da politika, ezkontza baizik.

* (Lagun bati bidalitako zorion oharra)… Urteak betetzen jarraitzen baduzu, azkenen hil eginen zara. Musuak, Groucho Marx!

* Zergatik erraten dute maitasuna, sexua erran nahi dutenean?

* Zergatik kezkatu behar naiz etorkizunaz? Zer egin du etorkizunak nigatik?

* -Zer egingo zenuke, zure bizitza osoa, berriz ere bizi ahal izanen bazenu?                -Umm, ba…, posizio gehiago probatu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!