Mikel Irizar: Maricospe eta Yoli

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 17a

Gaurko argazkia bikoitza da. Ezkerrean espainiar alderdi popularreko idazkari nagusia, Cospedal anderea. Nire lagun batek Maricospe deitzen dio. Eta eskuinean nafar gobernuko lehendakaria, Barcina anderea. Bere lagun batek Yoli deitu dio bideo gogoangarrian. Kasu honetan, esan gabe doa, ezker eta eskuin kokapen fisiko hutsak dira.

Isilik daudela bi emakumeek antza dute, eta areago izango lukete Maricosperi ilea belztu eta bost urte erantsi ezkero, edo Yoliri alderantziz. Argazkia bideo bihurtu eta hitzegiten hasten direnean orduan bihurtzen dira bat: gainditu ezin diren marra gorriak, bildu ezin diren bozkak, zatitu ezin den aberria...

Maricospe eta Yoli, zabor artean garbi, amildegi ertzean tente, Espainia ixten Santiago lagun.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!