Gaur gaueko 22:30etatik aurrera Balerdi-Balerdi taldea arituko da Txantreako Euskaldunon Biltokin. "Akustik" izeneko zikloaren bigarren emanaldia izanen da eta bertan disko desberdinetako lanak eskainiko dituzte. Toño, Zara eta Carlosekin batera taldeko laugarren kidea ere arituko da: Petti musikari handia. Gaur Euskalerria Irratian Toñok eta Pettik azken entsegua egin dute Biltokira joan aurretik.