Idoia Nievesen salaketen ondoren sortu den lurrikara politikoa da albiste nagusi Iruñerrian Gaur: maiatzean hauteskundeak izanen direla dirudi, baina zein bidetik etorriko diren, hor zalantzak: zentsura mozio bat tarteko ala Barcinak berak aurreratuko ditu. Deus garbirik ez. Espekulazioak ugari. Ibai Fernandez kazetariarekin hitz egin dugu. Parlamentuan, Bakartxo Ruiz, Marta Vera, Iñigo Allik. Iritziaren Plazan, gaur: Laura Perez.