Iruñerrian Gaur 2014-02-13

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 13a

Nafarroa bor-bor, Foru Parlamentua gori-gori. Ikuskizun dago zer etor litekeen sozialistek azkenean Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkezteko aukera iragarri eta gero. Litekeena da maiatzean Foru hauteskundeak izatea Europakoekin batera. Hori ezinbesteko jo dute oposizioko gainontzeko taldeek; Yolanda Barcinak ere aitortu du "aukera asko" daudela maiatzean hauteskundeak izateko. Baina, Madrilgo eskuin mediatiko eta politikoa hasi da sozialistei presio egiten. Foru Parlamentuak aho batez onartu du gaur ikerketa batzorde bat osatzea Lourdes Goikoetxearen aurkako salaketak argitzeko. Kontuz elkarteak Espainiako Auzitegi Gorenean salatu du Goikoetxea. Kontuen Ganberak dio Nafarroako Gobernuak "sekula" ez duela ikuskaritzarik egin Nafarroako Kutxan, eta Espainiako Bankuak egindakoak jasotzera mugatu dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!