Koldo Martinez: 2007ko abuztuan gertatutakoari

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 13a

2007ko abuztuan gertatutakoari, edo hobeki esanda, Nafarroako Alderdi Sozialistak egindako iruzurrari gazteleraz “el agostazo” deitu ohi diogu. Zazpi urte beranduago, alderdi berak bere lidergoa eskaintzen du Nafarroan, azkenean, hala bedi!, aldaketa eman dadin. Eta denok, denok ez, oposizioaren talde gehienak erabat kontent!

Guztiok beharrezko baitira UPNren gobernua beste esku batzutara pasa dadin. Guztiok baikara beharrezko Nafarroako gobernua geure gizartearen gehiengoaren eskuetan uzteko. Nafarroako geroa Nafarroako biztanleriaren gehienak gaur molda dezan.

Eta horretarako, nahi ala nahi ez, gustora ala amorruz,  Roberto Jimenezen txirularen atzetik joan behar. Eta hilabete batzutan berak joko duen musikaren arabera dantzatu behar.

Sozialistak ez direla batere fidegarriak, beti beren buruen alde dabiltzala, euren onerako soilik eta beren poltsikoak inoren itzalpean haztea dutela beti helburu esan izan badugu ere, orain euren eskutik joan behar. Eta neurri batean, hau zorigaiztoko pasadizu bat bezala ikusten badugu ere, danok pozik!

Poz hori, 2007an bezalaxe ez badigute lapurtzen oraingoan ere...

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!