Alberto Barandiaran: Protagonismoak

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 12a

Idoia, Lourdes eta Yolandaren protagonismo mediatikoak ez dit Altsasuko neskatilen protagonismo sinbolikoa lapurtuko. Burunda osoan, soldaduskara joan behar zuten kintoen inguruan antolatutako jaia da gaur egungo Santa Ageda, baina Enrike Zelaiak kontatuta baieztatu dugu sumatzen genuena: mutilek bere egin eta erabat murriztutako ospakizuna dela gaur egungoa. Ez dira bost urte izango neskak mutilekin batera dantzatzen hasi zirela kioskoaren inguruan; ez dira hamar izango haiek ere diru eskean hasi zirela. Bultzaka joan dira neskak tokia hartzen,  inguruko beste toki askotan egon diren arazoak, ezinikusiak eta gatazkaren arrastorik gabe, baina mesfidantza ugari gaindituz, noski. Festa, orain, haiena ere bada. Baina azkar ohartarazi dit arazoaz lagunak: gizonezkoek bereganatutako espazioan sartzeko baimena lortu dute neskek, besterik ez. Baimenarekin batera, memoria bat galdu dute. Haiena zen festarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!