Idoia Nieves, Ogasuneko Zuzendari ohiak, atzo, parlamentuan esan eta salatu zituenak mintzagai nagusi izan ditugu gaurko saioan. Batetik, solasaldi politikoaren tartean, Patxi Zabaleta, Manu Aierdi, Aitziber Sarasola eta Ioseba Ezeolazarekin horri buruz aritu gara. Bestetik, Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticiaseko Ibai Fernandezen iritziak bildu ditugu. Guraso bakarreko familiak gero eta gehiago dira Nafarroan. Ima Cestauk eta Nerea Petrirenak haien esperientziaren berri eman digute. Bixente Taberna eta Maier Velez arkitektoekin, Iruñean egiten ari diren zenbait lan izan ditugu hizpide: Santo Domingoko Kafe Antzokia, Iturramako urbanizazio berria eta Labriteko pasabidea, besteak beste. Saioaren amaieran, Mikel Baztan ekologistak hainbat aholku praktiko eta interesgarri eman dizkigu: inguruko usain txarrak kentzeko, etxea garbi izateko edo eltxoak uxatzeko...