Aingeru Epaltza: K.O.

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 12a

Lourdes Goikoetxea, K.O. Halakoxea, gaur goizean, Berriako titularra. Inork baino hobeki islatu du egunkari euskaldunak Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak atzo Iruñeko Parlamentuan egindako agerraldiaren ondoan utzitako sentsazioa: Lourdes Goikoetxea Zubeltzu, Nafarroako Gobernuko, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria eta Barcinaren eskuin eskua hilotz bat da politikoki. Eta Barcina bera, hortxe-hortxe. Ez dezagun, hala ere, oraindik kukurruku egin. Nafarroan gaude. Espainia, oraingoz. Gure mendebalde zibilizatuko herri gehienetan atzo Idoia Nievesek egin zituen adierazpenek Goikoetxearen dimisioa ekarriko zuten, bertzerik gabe. Hemen, berriz ikusiko dugu nola hilotz batek jarlekua berotzen eta erabakiak hartzen segitzen duen. Aspaldi handitik zonbien gobernua baizik ez da Barcinarena.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!