Josi Basterretxea: Picalagartos taberna

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 12a

Egunkariaren azal oso-osoa betetzen duen argazkiarekin nator gaur. Espainiako parlamentuan atera da argazkia. Abortuaren lege berria onartu da han: PPk aldeko bozka eman du, barne-hausturarik gabe. Espainiako eskuin egoskorraren egunkariak honela titulatu du: Ongi uztarturik, bizitzaren aldeko botoa eman du PPk.

Zer izango da hurrengoa? Fimosia debekatuko ote dute? Tronpen lotura? Pilulak hartzea? Erreprodukzioan pentsatu gabe, inorekin oheratzea?

Esperpentoa bada genero literario bat. Oso espainiarra. Antzerki groteskoa da. Kontu zentzugabeak azpimarratzen dituena. Valle-Inclán idazleak maisuki jorratu zuena eta Borbon dinastiaren errestaurazio-garaiak kritikatzen dituena. Esperpentoan, herri deformea da Espainia, injustua eta zapaltzailea…

Abortuaren lege berri honekin, asmatu egin du PPk. Absurduan asmatu du. Esperpentoan asmatu du. Picalagartos taberna bihurtu du Espainiako Parlamentua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!