Oroitz Zabala: “Ahotsa eta laguntza ekonomikoa behar dugu”

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 11

Oroitz Zabala (lehena, eskuinetik) Ateak Ireki webgunearen itxiera salatzeko agerraldi batean

"Ahotsa Behar Dugu", interneten hedabide bat sortzeko ekimena da. Nafarroako herri eragileen berri emanen duen ataria, komunikazio proiektua.

Oroitz Zabala kazetariak xehetasun hainbat eman dizkigu, Metropoli Forala saioan komunikazio proiektuari buruz.

“Interneten ipiniko ditugu jasotako irudiak. Guk hartutakoak eta herritarrek igorritakoak. Auzolana bultzatu nahi dugu. Guztion artean eginiko hedabidea egin nahi dugu. Horretan asko laguntzen du teknologia berrien zabalpenak”. Hala esan digu Oroitz Zabalak.  

Zizurko kazetariaren esanetan, Nafarroa izanen da Ahotsa Behar Dugu hedabidearen lan eremua. “Eskualde guztietan zabaltzen ari gara berriemaileen sarea. Herri mugimenduekin ere harremanak lotzen ari gara”.

 

Crowdfunding-a abian jarri dute

 

Proiektua mamitzen ari dira, eta finantzazio bila dabiltza. Internet bidez diru bilketa egiten ari dira, Goteo izeneko plataforman. Gutxienez, 12000 euro biltzea dute helburu. Kopuru horretara iritsiz gero, Hogei milara iristeko bigarren epe bat zabalduko lukete. 11 egun falta zaizkie hamabi mila eurora iristeko. Eta lortuak dituzte 9000.

Oroitz Zabalak gogoratu du Ahotsa eta laguntza ekonomikoa behar dituztela proiektua bideratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!