Aurrekontu garestiko obra izan da: milioi bat eta ehun mila eurotik gorakoa. Eta proiektu saritua: iaz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lehen saria irabazi zuen hiri-diseinuaren eta paisajismoaren sailean. Haren edertasunari buruz, askotarikoak dira iritziak, estetika kontuetan “zenbat buru, hainbat aburu” dioen esamoldea zinez egiazkoa baita.
Baina beste zubi ospetsu batzuetan bezala, Iruñeko Labriteko zaldainean ere azkar ekin behar izan diote zoladuraren labainkorrak emandako arazoak konpontzeari. Zurezko zoruan hainbat herritarrek irrist egin eta gero, gainetik gomazko bat jartzea erabaki dute, behin behinekoa.
Estetikaren alde lerratu eta segurtasunean irrist egitea, edo estetikan galdu eta segurtasuna irabaztea. Horiek omen aukerak. Galdera, berriz, bestelakoa: zergatik ezin zaien biei ala biei batera heldu, eta hasiera-hasieratik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!