'Jazar' sormen fabrika zabaldu dute Etxabakoitzen

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 10a

Iñigo Ziganda, Lilia Aizkorbe eta Ioar Cabodevilla, gure estudio nagusian

Artista gazte hainbatek 'Jazar' izeneko sormen lantegia zabaldu du Iruñeko Etxabakoitz auzoan. 70 bazkide baino gehiago elkartu dira proiektu honetan. Horietako hiru izan dira Metropoli Forala saioan: Ioar Cabodevilla eta Lilia Aizkorbe arkitektoak eta Iñigo Ziganda ipuingilea.

"Kultura eta sormenarekin lotura dugu han elkartu garen guztiak: margolariak, musikariak, altzari zaharberritzaileak, zinemagintzan arituak, diseinatzaileak, dantzariak, antzerkilariak eta bestelakoak. Sinergia sortzaileak sortu nahi ditugu", azaldu digu Zigandak. Jaso Ikastolaren aspaldiko eraikuntza zaharberritzen ari dira haien egitasmoa gauzatzeko. "Bazter utzitako espazioei erabilera berri bat eman nahi diegu", dio Cabodevillak.

Espazio berriaren egitura

Egoitzaren egiturari dagokionez, espazio komunak honakoak dira: esperimentazioa gauzatzeko guneak, jantokia, bilera gela, liburutegia eta erabilera anitzetako aretoa. Espazio pribatuak ere ari dira egiten: disziplina artistikoa partekatzen duten sortzaileek eratuta. Tailer amankomunak ere zabalduko dituzte. "Funtzio artistiko konkretu bat duten espazioak dira, denon artean erabili eta bertan ikastaroak egiteko", Aizkorberen arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!