Fernando Mendiola: Tanke bat topatu dut

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 7a

“Gaur goizean jeiki naiz / suerte onean, / tanke bat topatu dut / laneko bidean”. Oskorriren kanta zaharra etorri zait burura gaur goizean Baluarte ondotik, Ikaslearen eta Enpleguaren Egoitza Europarraren parean pasatzean. Musika eta literatura, azken finean, lagungarri izan daitezke gure ikasleen formazioa aberasteko, edota lanpostu berriak sortzeko. Baina plaza horretan, lagun, ez dago musikarik, ibilgailu militarrak baizik, inongo erabilgarritasun sozialik ez duten ibilgailuak, tanke txiki bat barne.

“Ez dakit zer daukagun, bake ala gerra, baina nik badaezpada, egin dut puzkerra”. Honelaxe darrai Oskorriren kantak. Ez gaude gerran, omen, baina gure agintariek gerrarako hezi nahi dituzte gazteak, nahiz eta horrek aberastasuna ez sortu, nahiz eta horrek txirotasuna areagotu. Gerrarako hezkuntza, bai. Herrialdeak inbaditzen dituzten soldadu bihurtu nahi dituzte gure gazteak, espetxetan hiltzen diren presoen kartzelero, edota mugak zeharkatu nahi dituzten etorkinak tirokatzen dituzten polizia. Gerrarako hezkuntza, pobreziarako hezkuntza, txiroturiko hezkuntza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!