Iruñeko udal hautetsien solasaldia gaur Metropoli Forala saioan: Geroa Baiko Aitor Lakasta, Bilduko Eva Aranguren, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino izan dira gurean. Atzoko Udal Osoko Bilkuran, oposizioak adostu zuen inbertsioen plangintza berriaz xehetasunak eman dizkigute. Fermin Alonso, Kultura Sailaz arduratzen den UPNko zinegortzia gaitzetsi egin dute eta horretaz ere aritu gara. Errealitatearen Interpretazio Zentroa zabaldu digu Gorka Bereziartua kazetariak gaurkotasunari buruzko iritzi kritikoa zabalduz.