Gaur gaueko 22.30etan Bide Ertzean taldea arituko da Euskaldunon Biltokin "Akustik" musika zikloaren hasieran. Imanol Ubeda gurean izan da hara abiatu aurretik "77" haien disko berriaz hitz egiteko eta baita zuzenean kantatzeko ere. Transizio politikoaren garai latzaz mintzo dira lan honetan. 77. urtean, hain zuzen ere, haien osaba Sebas hil zuen poliziak kontrol batean. Harrez geroztik gauza batzuk aldatu direla, baina beste asko ez, esan digu, besteak beste, Imanolek.