Ezker abertzaleko buruzagi historikoen kontra egiten ari diren epaiketaren berri eman digu Floren Aoizek. Fernando Sebastianek, Iruñeko apezpiku erretiratuak esan berri du homosexualak tratamenduaren bitartez normalizatu daitezkela. Malagako Epaitegiak adierazpen horiek ikertzea onartu du. Eduardo Santos abokatuari galdetu diogu horri buruz. Massimiliano Martinelli italiarra ere gurean izan da. Aspaldi bizi da gure artean. Euskara ikasi du. Berriki pasta enpresa txiki bat zabaldu du. Elkarrizketa interesgarria egin diogu. Maria Zulaika duela bi egun itzuli da Indiatik. Bertako haurren egoera larriaz mintzatu zaigu. Azkenik, Irrintzi Aterpean Felipe Uriarte eta Xabier Barber mendizaleak bildu ditugu