Nafar españolisten azken hitz gakoa infiltrazioa da. ETAren ingurukoak infiltratuta omen daude irakaskuntza sarean izkutuko informe polizial baten arabera. Gerora jakin dugu informearen ustezko egileek ukatu dutela egin izana, baina hori mahai gainean jarrita ere, akusazioak bizirik daude. Gainera, gaixotasuna areagotzen ari dela aldarrikatu dute, administrazioa aipatuz. Gaixotasunaz ari naiz, bai, infiltrazioa infekzioa delako, Navarra foral eta española sendorik biziko bailitzateke halakorik gabe.
Gauzak horrela, denok dakigu zer egin behar den infekzioen aurrean. Eta horixe egin nahi dute gurekin, hau da, nafar españolista ez garen guziekin, haien ustetan denak baikara ETAren ingurukoak. Ez omen dute ikasi pizten dugun infekzioa antibiotikoei esker indartu, zabaldu eta biderkatu diren horietako dela! Beraz, eta aurrekari bilakatu gabe, segi ezazue Bibliaren ahulkua: hazi eta biderkatu!