Bizitza zoragarria da, horretan ez dut zalantzarik. Egunez egun gero eta gehiago maite dut bizitza, gero eta gehiago gustatzen zait bizirik egotea.
Zenbat gauza ditugun egiteke; eta zenbat eta zein garrantzitsuak eginak ditugun jada.
Badoan eguna, ez dator bueltan. Egun bakoitza bizitzeko aukera berri eta bakar bat da eta aprobetxatu beharra dugu orduro, minuturo, segunduro…
Izan ere, segundu bakar batean, hau guztia alda baitaiteke…
Gaur irakurri dugunez, Nafarroan, egunero, hamabi minbizi kasu berri detektatzen dira. Egunero. Egunero hamabi pertsonen barrenak, zutoinak astindu egiten dira goitik behera. Egunero, hamabi pertsonen historia, bizitza eta etorkizuna jartzen dira hankaz gora.
Horietako asko eta asko, zorionez, tratatu eta senda daitezke. Beste asko, ez. Gogorra, beldurgarria eta erreala denez, sinesgaitza …
Hortaz, gelditu behar dugu une batez eta bizirik egotearen handitasuna sentitzeko gai izan behar dugu, bizipoza eta bizi-mina sentiarazi, kontzienteki. Segundu batez bada ere, arnasa hartu ahal izatea zeinen garrantzitsua den sentitu behar dugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!