Hernaniko Osinaga auzoan 100 urtetik gora dituen Iparragirre baserri-dolarea aurkituko dugu. Urumea ibaiaren ertzean eta Onddi mendiaren magalean kokatua dagoen baserri zahar honetan ez dirudi denborak aurrera egin duenik. Hernaniko Udalaren artxibategiak jasotzen duenez, XVII. mendean jada bazen baserriaren berri.
Bertan sagardoa egin eta saldu egiten dute. Orain sagardoaren garaian eskaintza desberdinak egiten dizkiote bisitariari otordu eta prezioetan. Gainera bisita gidatuak ere egiten dituzte eta laster horien eskaintza ere zabaltzekotan dira. Sagardogintzaren ofizioa bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea. Hori guztia eta gehiago eman digu aditzera sagardogile familia honen hirugarren belaunaldiko Arantza Eguzkizak.