“Jar ezazu urrea txoriaren hegoetan, eta txoriak ez du sekula zeruan hegan eginen”

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 3a

Rabindranath Tagore

(Kalkuta, Indian, 1861ean jaioa eta bertan hila ko1941ean. Poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragile bengalarra izan zen. Literaturako Nobel Saria eman zioten 1913an, Nobel Saria irabazi zuen lehen asiarra bihurtuz. Tagore arte bengaliarraren berritzaile garrantzitsua izan zen.

*Ene ahotsa heriotzarekin batera isiltzen denean, ene bihotzak jarraituko du zurekin mintzatzen.

*Heriok kantuz dihardu gau eta egun, itsasoak bezala, kantuz dihardu amaierarik ez duen abestia. biziaz beteriko isla eguzkitsuaren inguruan.

*Maitasuna bizitzaz beterik dago, kopa bat ardo bezala.

*Ongileak atea jotzen du, baina maitariak kausitzen du zabalik.

*Eskale guztien artetik, maitasun eskeka dabilen gizakia da miserableena.

*Ongia egiteaz gehiegi arduratzen denak, ez du astirik izaten zintzo izateko.

*Jar ezazu urrea txoriaren hegoetan, eta txoriak ez du sekula zeruan hegan eginen.

*Poesia da unibertsoaren melodiaren oihartzuna gizakien bihotzean.

*Egiak ez du jokatzen gehien oihukatzen duenaren alde.

*Iseka egiten diogu lurrari, eta hark bere loreak eskaintzen dizkigu erantzun gisa.

*Benetako adiskidetasuna fosforeszentzia bezalakoxea da: dena ilundu denean, hark distiratzen du argien.

*Zitalak dira gizakiak, baina gizakia zintzoa da.

*Ez da aski lagun hurko horrekin ideiak partekatzea; bizitza behar da harekin partekatu.

*Bai tipia zarela, belar-izpi hori! Bai noski, baina badut nire oinpean lur osoa!

*Zer erran nahi du famak?... Aparra sentitzen al du ibaiak?... Bada, fama aparra baino ez da, bizitzako ur-lasterreko aparra.

*Izan zaitez sandaloa bezala! Hark perfumatzen baitu bera zauritzen duen baso-mutilaren aizkora.

*Errakuntza guztiei atea ixten badiezu, baita egia ere geldituko da kanpoan.

*Mundua maitatzen dugunean,  orduantxe bizi gara munduan

*Honako hitz hauek izanen dira nire azkenekoak mundu honetatik abiatzean: ni banoa, nire maitasuna gibelean utziz.

*Hara, nola margotzen ditu desioak ortzadarreko koloreak bizitzako lainoetan!

*Gizakiak, funtsean, ez du esklaboa izan behar, ez bere buruarena, ez bertze inorena ere; aitzitik, maitale bat behar du izan. Maitasunean datza bere xede bakarra.

*Gizakia jendetza artean barneratzen da bere barrengo isilaren oihuak apaltzeagatik.

*Badakit jakin banaizela, horixe da etenik ez duen bizitzaren sorpresa.

*Neure baitan daramat zama itogarri bat: bertzeen esku paratu ez dudan ondasunen zama.

*Gu  zer garen ez dugu ikusten, geure itzala baino ez dugu ikusten.

*Honako hitz hauek izanen dira nire azkenekoak mundu honetatik abiatzean: ni banoa, nire maitasuna gibelean utziz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!