Sinboloen Legea aldatzeko herri ekinaldi legegilea aipatu dugu aurren-aurrena: Eneko Compains sustatzaileen eledunaren arabera, Nafarroaren "aniztasuna" aintzat hartuko duen legea behar da. Parlamentuan, tramitera onartu du ekimena Mahai eta Eledunen batzarrak; ongi hartu dute ekimena Bilduk, Aralar-Nafarroa baik, Geroa baik eta Izquierda-ezkerrak. Egungo arauekin eroso daude UPN, PSN eta PPN. Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Herri Harresiko lau kideren aurkako prozedura. Hirurehun hautetsi inguruko bildu ziren larunbatean Berriozarren udal maparen erreforman parte hartu nahi dutela eskatzeko. Iritziaren Plazan, gaur: Edurne Elizondo.